XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iduri luke, ordea Fidel izugarri kasketosoa dela jakinaraziko dizute ahapetik.

Badu Fidel zaharrak haserre egoteko arrazoirik, oraindik orain lau idazkari probintzial kendu behar izan dizkizu kargutik, informe puztuak eta faltsuak igortzen zizkiotelako.

-Estatuak ezin zuen onartu kubatarrok goseak egotea!

Euskaldunontzat bezala, jatea kultura bat duzu kubatarrentzat.

Inork bakean uzten ez zaituenean, esaiozu:

-Zuk uste duzu nik kaka jaten dudala?

Eta ikusiko duzu nola mututzen den.

Ezinbestekoa da:

-Hi kakajale bat haiz!

Eta ixtante otxanduko da, haserretu eta kimboka hasten ez bazaizu behinik behin, zuri gaina hartu nahi zizun harroputza.

Aho finekoa zarela esan diozu, ezin dituzula gezurrak sinetsi edo solas ergelak eraman edo denbora alferrikaldu.

Lokuzio horrek, noski, ongi jatearen garrantzia du oinarri, eta beraz, sukaldaritzaren prestigioan.

-Euskal tortila ere badugu...

-Euskal tortila? Nolakoa da tortila hori?

-Eska ezazu, ez zaizu damutuko!

Guk Kuba erako arroza egiten dugun eskubide berdinarekin egiten dizute Kuban euskal erako tortila: txorizoa, urdaiazpikoa eta hirugiharra dizkizu.

Habanan sartu berrian Chek, Fidelek eta Raulek lehen zurruta egin zuten Castillo de Farnés-en (...)